- Dauden tokian daudela, Kilometroak-eko arropa edo osagarriak soinean dituztela argazkiak ateratzea.
- Korri, punpa, ttak esanez bideo bat grabatzea, pilota jaurtitzen ariko balira bezala.
Erronka onartu eta argazkiak zein bideoak egiten dituztenek sare sozialetan zabaldu behar dituzte, #KMKIbiltaria eta #KorriPunpaTtak hastag-ak erabiliz eta @Kilometroak aipatuz. Nahi dutenek komunikazioa@kilometroak.eus helbidera ere bidali ditzakete irudiak, eta Kilometroak-en arduradunek Kilometroak-en sare sozialetan zabalduko dituzte.
Gabon hauetan eta hurrengo asteetan Pauxak bezala hegalak zabaltzeko deia egin dute Zubimusu ikastolatik: “Gauden tokian gaudela ere, jaurti dezagun pilota han eta hemen, batean eta bestean, Euskal Herrian zein munduko edozein txokotan”.