Herriko kale guztiak zeharkatu ostean, Bearzana pilotalekuan amaitu dute ibilbidea eta haur nahiz gaztetxoei muxuak banatzen ari zaizkie uneotan. Jesusen Bihotza parrokiako kideek antolatu ohi dute ekimena.
Ohi denez, Errege Magoak Amasatik Villabonara etorri dira aurtengoan ere, trikitilari eta pandero-joleak, baserritar gazteak, danbor eta tronpeta-joleak nahiz laguntzaile edo pajeak inguruan zituztela. Herritar ugari bildu da kabalgataren inguruan.