Bost gunetan banatuta, eskolan egunerokoan erabiltzen dituzten proiektu berritzaileak erakutsi zituzten atzokoan, azokaren baitan: xakea, hizkuntza, robotika, matematika manipulatiboa eta Haur Hezkuntza.
Guraso Elkarteko kideek, eskolaz kanpoko ekintzen berri emateaz gain, 50. urteurrenari lotuta kaleratu dituzten kamiseten eskaerak jaso zituzten. Taloak dastatzeko aukera ere izan zen, Eko Talo taldeko kideen eskutik.