Haragia, arraina, gozoak... errezeta ezberdinak bidal daitezke, ahal dela garaiko osagaiekin osaturiko platerenak. Hilean behin argitaratuko dira errezetak Aiurri hamaboskarian eta helburua eskualdeko herritarren parte-hartzea sustatzea da. Parte-hartzeko baldintza bakarra eskualdeko herriren batean bizitzea da, hala nola Amasa-Villabonan, Zizurkilen, Adunan, Larraulen, Asteasun edota Andoainen.
Bestalde, eskualdeko tabernaren edota jatetxeren batean lan egiten duenak ere bidali dezake errezeta; tabernaren edo jatetxearen izena eta sukaldaria ere aipatuko dira kasu horietan.
Sartu sukaldean eta animatu garaiko jakiez osaturiko plater goxoak prestatzera. Familian edota lagunartean arratsalde ederra igarotzeko aukera polita izan daiteke!
Errezetak eta argazkiak aiurri.olatz@gmail.com helbidera bidali behar dira. Eskuz idatzi nahiago baduzu deskargatu pdf-a eta bidali Aiurrira plateraren argazkiarekin batera:
Arantzibia plaza, 4-5 behea | ANDOAIN 20140