1941 urtean Gurseko kontzentrazio eremuan erail zuten Adolfo Lozanoren jaiotetxearen atarian, aurreskua dantzatu zuten, omenaldi gisa, atzo iluntzean dantzariek. Bertan ziren Adolfo Lozanoren alaba eta beste hainbat senide. Gauza bera egin zuten aurrez, Alberto Beaufort billabonatarraren jaiotetxe atarian ere.