U30 Greba Orokorra

Greba Orokorrak jarraipen zabala izan du Villabonan

Aiurri 2020ko urtarrilaren 30a

Greba Orokorrak jarraipen zabala izan du Villabonan. Saltoki eta tabernak itxita daude, baita udaletxea, ikastetxeak, Olaederra kiroldegia edota musika eskola ere. 

Arratsaldeko 17:30ean Aiztondo bailarako manifestazioa abiatuko da Errebote plazatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!