9:00etan bildu dira herritarrak Errebote plazan eta ordu laurden beranduago abiatu dira grebalariak manifestazioan herrian barrena, supermerkatuko karroan altaboza hartuta.
Lehenik larrea kalean barrena joan dira, eta kafetegiaren parean geldialdia egin dute irekita zegoelako. Biribilgunean buelta eman eta elizatik barrena Correos-en geratu eta U30-eko kartela pegatu dute atean grebarekin bat egin ez dutelako. Laboral Kutxa, Santander eta Sabadell bankuetan ere berdina egin dute, baita Aramendia okindegian ere; eta Mujika ile-apaindegian barrura sartu eta informazio orriak jaurti dituzte lurrera.
Hasi bezala, Errebote plazan amaitu da goizeko manifestazioa eta 10:30ean kamioien aparkalekuan bildu dira autoetan Donostiako manifestaziora joateko.
Aiztondo mailako manifestazioa
Greba orokorrarekin bat egin duten inguruko herritarrak VIllabonara hurbilduko dira arratsaldean Aiztondo mailako manifestazioan parte-hartzera. 17:30ean izango da, Errebote plazan.