Kilometroak 2020

Pilotariak Kilometroak dendan

Aiurri 2020ko urt. 31a, 11:05

Gaur ostirala, urtarrilak 31, lau pilotaren bisitaz gozatzeko aukera izango da Kilometroak dendaren aurrealdean (Altzin kalea 3, Villabona), arratsaldeko 17:30etik aurrera. Ander Imaz, Iñaki Artola, Anne Maiza eta Iker Irribarria etorriko dira. Pilotariei galderak eginez, ikasleek bideratuko duten mahai-inguruaz gain, zozketak ere izango dira.

Batetik, pilotariek sinatutako bi kamiseta zozkatuko dira, urtarrilean zehar dendan 20 eurotik gorako erosketak egin dituzten erosleen artean. Bestetik, berriz, pilotariek sinatutako bi pilota ere zozkatuko dira, ekitaldira bertaratutako 16 urtez azpiko ume eta gaztetxoen artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!