Aurresku Liga igandean, Gurean

Aiurri 2020ko urt. 31a, 12:15
Iazko parte-hartzaileek irudia

Aurresku Liga izango da jokoan igande honetan, Gurea antzokian. B eta D sailetako dantzariak arituko dira igandeko saioan. Oinkari dantza taldeak antolatu du ekimena, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin eta Amasa-Villabonako Udalaren babesarekin.

Goizeko 10:30etan hasiko da Aurresku Liga. Dantzariek euren trebetasuna erakutsi beharko dute bertaratzen direnen aurrean.

Sarrera doakoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!