Mendi irteera Nafarroara, Aizkardirekin

Aiurri 2020ko ots. 3a, 10:31
Mendaur mendiaren tontorra

Aizkardi mendi taldak irteera antolatu du Nafarroara, igande honetarako. Arantzatik abiatuta, inguruko bi tontor igo eta herrira itzuliko da taldea, sei bat orduko ibilaldia egin ondoren:

Ibilbide zirkularra egingo dutela iragarri dute Aizkardi mendi taldeko kideek. Arantzatik abiatuta, aurrena Ekaitza (1046m) eta gero Mendaurko (1132m) gailurrak igo ondoren, abiatutako tokia itzuliko dira. 19 kilometroko ibilbidea da Aizkariko kideek prestatu dutena.


Izena emateko, telefono honetara deitu beharko da, 20:00etatik 22:00etara: 649 717 182  edo Aizkardi taldearen egoitzara gerturatu, ostegunean ordutegi berdinean , otsailaren 6an baino lehen.


Mendi-irteerara joateko,  07:30etan elkartuko da taldea, Olaederra kiroldegian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!