Emakumezkoen pilota protagonista, asteburu honetan

Aiurri 2020ko ots. 5a, 17:00

'Las pelotaris' film laburra eskainiko dute ostiralean, 19:00etan hasita, Gurea antzokian eta ondoren, solasaldia izango da, Anne Maiza eta Miriam Arrillaga pilotariak protagonista direla. Larunbatean, berriz, Emakume Master Cup txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte, 17:00etan hasita, Bearzana pilotalekuan

Pilota goxua modalitateko partidak izango dira ikusgai larunbatean Villabonako pilotalekuan. Laboral Kutxa Emakume Master Cup: Eskuz binaka 2020 txapelketako aurrekanporaketak izango dira, pilota goxuarekin.

Guztira lau partida jokatuko dira:

1.
Adriana Salat - Miriam Ballesta
Nerea Sagarna - Haizea Marijuan

2.
Maialen Magunagoitia - Ione Mateo
Arantxa Arratibel - Aisha Etxeberria

3.
Amaia Zarrabeitia - Izarne Oiarzabal
Aizane Ibarrola - Eider Zubizarreta

4.
Aiora Armendariz - Haizea Salanueva
Nagore - Leire Galeano

Amasa-Villabonako Udaleko berdintasun politikaren baitan, emakumeen kirola sustatzeko ekintzak antolatzeko urratsa eman da eta zentzu horretan, Emakume Marter Cup lehiaketako kaporaketa herrira ekartzea erabaki du udalak.

Aurreratu gisa, giroa berotzeko, 'Las pelotaris' film laburra eskainiko da ostiralean Gurea antzokian, 19:00etan hasita eta ondoren, solasaldia izango da Anne Maiza eta Miriam Arrillaga pilotariekin.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!