Maider Ormazabal: "Indar-kirolak onuragarriak dira osasunarentzat"

Aiurri 2020ko ots. 9a, 17:00

Urte eta erdi darama Maider Ormazabal billabonatarrak 'Powerbuilding' kirol modalitatea praktikatzen. Aitor, anaia, du entrenatzaile. Iaz hartu zuen parte bere lehen txapelketan, baina aurtengoan txapelketarik ez jokatzea erabaki du.

Elkarrizketa osoa Aiurri hamaboskariaren 554. alean.

Ikasketaz zuzenbidean graduatua da Maider Ormazabal eta egun abokatutza masterra ikasten ari da. Bestalde, indar-kirolen arloari gogotsu heldu dio billabonatarrak eta bide horretan bere asmoak eta helburuak zeintzuk diren azaldu du.

Zer da powerbuildinga?

Bi kirolen arteko fusioa da, powerlifting eta bodybuilding. Bodybuildinga gehiago zen-tratzen da muskulazioan, gorputza eraikitzean. Orain artean, ni gehiago aritu naiz powerliftingean. Hiru mugi-menduetan oinarritzen den indar-kirola da: 'sentadilla', 'press de banca' eta 'peso muerto', hurrenkera horretan. Mugimendu bakoitzean hiru aukera daude eta errepikapen batean ahalik eta kilo gehien altxatzea da helburua.

Zein aldaketa sumatu duzu zure gorputzean powerliftinga praktikatzen hasi zarenetik?

Duela urte eta erdi hartu nuen lehendabizikoz haltera bat gimnasioan. Nire kasuan aldaketa nahiko erradikala izan zen. Lehen ez nuen kirola oso maiz praktikatzen. Powerliftinga probatu ahala, jateko ohiturak aldatu nituen era guztietan, nutrizioan interesatzen hasiz. Hortaz, nahiko pertsona sedentarioa izatetik kirola egiten hasi eta nutrizioaren inguruan interesatzen hastean, gorputzaren konposizioa dezente aldatu zitzaidan. Aurrena gantz galera izan nuen, kiloak galdu nituen eta ondoren, muskulua irabazten hasi nintzen.

Indar-kirolak onuragarriak dira osasunarentzat. Nire forma hobetzeko hasi nintzen, batez ere, kirol mundu horretan, bizitza estiloa aldatzeko, ohitura osasuntsuak hartzeko eta abar. Gero pixkanaka zenbat disfrutatzen nuen ikusiz, helburu berriak jartzen joan nintzen.

Iaz lehen txapelketan hartu zenuen parte Portugaleten eta irabazi, gainera. Nola gogoratzen duzu?

Lehena geratu nintzen, eta sekulako esperientzia izan zen. Prozesuaz disfrutatu nuen eta garrantzitsua iruditzen zait hori. Helburu bat jarri eta helburu horretara iristeko eskai-nitako denboraz ez baduzu disfrutatzen ez diot zentzurik ikusten. Izugarri disfrutatu nuen prestaketan. Hala ere, azken asteetan nahiko zaila egin zitzaidan lesio txiki bat izan nuelako. Azken momentura arte zalantzan geunden lehiatu edo ez, baina joan ginen eta oso ondo atera zen. Oso gustura.

----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.

  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!