Santio jaiak antolatzen jarraitzeko bilera, otsailaren 13an

Aiurri 2020ko otsailaren 12a

Bihar osteguna, otsailak 13, Santio jaiak antolatzen jarraitzeko bilera egingo du jai batzordeak. Osoko bilkuren aretoan izango da, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Jorratuko diren gaiak, ondorengoak:

  • 2020ko Santio jaien behin-behineko egitarauaren azterketa.
  • 2020ko Santio jaietan sar daitezkeen ekintza berriak.
  •  Txupinazoa jaurtitzeko proposamenen azterketa.
  •  Kontzerturako proposamenak.
  • Bestelakoak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!