Sahrijai, gazteak eta kultura sustatzea bide

Aiurri 2020ko mar. 4a, 09:30

Sarrerak agortu egin ziren Xabier Solano eta Zigor DZ musikarien Aljibeko kontzertuan.

Hilabeteko lehen ostiraletan kontzertuak antolatuko dira Aljibean Sahrijai kultur elkartearen eskutik. Izen handiko musika taldeak ekarri nahi dituzte hasieran, eta pixkanaka indarra hartzen joatean, hasi berriak diren taldeei egin nahi diete lekua, beti ere parekidetasuna mantenduz.

*Artikulua osorik, Aiurri hamaboskariaren 555 zenbakian.

Otsailaren 7ko gauean ospatu zen lehen kontzertua Xabi Solano eta Zigoz DZ musikarien eskutik, Aljiben. Sarrera guztiak agortu ziren, eskualdeko herrietako jendea ere etorri baitzen, eta orotara 100 lagun inguru bildu ziren kontzertuan. 
Herriko talde ezberdinetako pertsonek osatutako elkartea da Sahrijai. Kulturari bultzada emateaz gain, gazteak ere bultzatu nahi ditu elkarteak herria bizirik mantentze aldera. Sahrijai kultur elkarteko kideek adierazi dutenez, "hileko lehen ostiraletan Aljibera joateko ohitura sortu nahi dugu, kontzertu bat entzutera, ideiak partekatzera eta baita normalean egoten ez garen herritarrekin harremanetan jartzera ere". 

Azken urteetan, Amasa-Villabonan kultur ekintzak antolatzerakoan hutsunea nabaritu dutela azpimarratu dute: "urtean bi edo hiru ekintza antolatzen ditu Beertokik, Gaztetxeak bere urteurrenean edota jaietan... Konstantzia nahi dugu". Horri lotuta, gazte mugimendua faltan botatzen dutela gehitu dute, hortik milaka proiektu sortu daitezkeela argudiatuz; eta aldi berean, herrian ekintzak antolatzen 'beti berdinak' ari direla adierazi dute, eta herriko gazteak animatu nahi dituzte Sahrijai elkartean parte hartzera. "Gazteek parte hartu behar dute herria bizirik mantentzeko".

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!