Oinarrizko argazkigintza eta hobekuntzakoa, serigrafia, hurbileko sukaldaritza, eta sendabelarrak eta etxeko botikin naturala osatzen ikasteko ikastaroa; horiexek dira Amasa-Villabonako Udalak eskainiko dituen aukerak.
- Oinarrizko argazkigintza: Apirilaren 21etik maiatzaren 26ra, astearteetan, 19:00etatik 21:00etara, Amasako Kultur etxean. 35 euro Villabonan erroldatutakoentzat, 45 euro gainerakoentzat. Irakaslea: Egoitz Bengoetxea.
- Argazkigintza (hobekuntza): Apirilaren 22tik maiatzaren 27ra, asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara, Amasako Kultur etxean. 35 euro Villabonan erroldatutakoentzat, 45 euro gainerakoentzat. Irakaslea: Egoitz Bengoetxea.
- Serigrafia: Maiatzaren 5etik 26ra, astearteetan, 18:30etatik 21:30etara, SACEMgo serigrafia tailerrean. 40 euro Villabonan erroldatutakoentzat, 50 euro gainerakoentzat. Irakaslea: Virginia Ameztoy.
- Hurbileko sukaldaritza. 3 orduko ikastaroa, apirilaren 27an, 19:00etatik 22:00etara, Behar Zana elkartean. 25 euro Villabonan erroldatutakoentzat, 30 euro gainerakoentzat. Irakaslea: Javi Rivero.
- Sendabelarrak eta etxeko botikin naturala. Martxoaren 10etik ekainaren 16ra, astearteetan, 10:00etatik 12:00etara, Amasako Kultur etxean. 70 euro Villabonan erroldatutakoentzat, 85 euro gainerakoentzat. Irakaslea: Izaskun Gurrutxaga.
Udaletxeko Zuretzat bulegoan eman behar da izena, tsailaren 26tik martxoaren 6ra, 08:00etatik 14:00etara.
943 692 100 / zuretzat@villabona.eus