Obauba eta Oroith abesbatza gazteek kontzertua eskainiko dute Jesusen Bihotza elizan

Aiurri 2020ko mar. 6a, 10:27

Bihar larunbata, martxoak 7, abesbatzen kontzertu berezia eskainiko dute Andoaingo Obauba Gazteek eta Ordiziako Oroith Gazteek, Villabonako Jesusen Bihotza elizan, arratsaldeko 20:00etan.

Obauba Gazteak, Andoaingo Udal Musika Eskolako abesbatzetako bat da eta Katrin Iturralderen zuzendaritzapean arituko dira; Oroith Gazteak, berriz, Ordiziakoak dira eta Shrabani Aranzabe alkizarra edukiko dute zuzendari moduan.

Villabonan eskainiko duten egitaraua, datorren astean Zaragozan abestuko duten bera izango da. Oroith Gazteek, besteak beste, hauek abestuko dituzte: Rihannaren Diamond, Xabier Sarasolak moldatutako Ilargia eta David Azurzaren Larre berrian... Obauba Gazteek, bestalde, Lightfoot-en Dona Nobis Pacem, Ken Zazpiren Itsasoa gara eta Papoulisen Oye abestuko dituzte, adibidez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!