Andoaingo Udal Musika Eskolako abesbatza gaztea da Obauba, eta larunbatean kontzertu ederra eskaini zuen Villabonan, Ordiziako Oroith abesbatzarekin batera. Katrin Iturraldek egin zituen Obauba abesbatzaren zuzendari lanak, eta Shrabani Aranzabek zuzendu zuen Oroith. Obaubako kideen ahotsean, Moises Bautistak moldatutako 'Txoria txori' entzun daiteke Eneko Urdangarinek igorritako bideoan: