Berdel eta pilota festa, larunbatean Villabonan

Aiurri 2020ko mar. 11a, 10:52

Behar Zana elkarteak Berdel eta pilota festa antolatu du datorren larunbaterako, -martxoak 14-. Pilota taldearen aldeko festa izango da, Getariako Elkano kofradiako kideen laguntzaz gauzatuko dena. Jarraian bigarren edizio honetako egitaraua:

Iazko argazkiak

16:30 Pilotarien topaketaren hasiera Errebote plazan.
16:45 IV. Emakumeen txapelketa azkarraren hasiera. Kanporaketak.
18:00 Berdel eta sagardo dastaketa Berdura plazan, Getariako Elkano arrantzaleen kofradiako kideen eta Behar Zana elkarteko kideen eskutik.
18:30 Pilotarien topaketaren amaiera.
18:45 Emakumeen txapelketa azkarraren finala.
21:00 Berdel eta sagardo dastaketaren amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!