Koronabirusak sortu duen alarma dela eta honako eraikinak eta zerbitzuak ITXITA egongo dira:
- Udal liburutegia.
- Olaederra kiroldegia.
- Gurea zinema.
- Kultur etxea (musika eskola).
- Gaztelekua.
- Salbadora Jubilatuen Elkartea.
- KZ Gunea.
- Sehaska Haur Eskola.
- Hezkuntza zentruak.
IREKITA egongo dira, baina murrizketekin ondorengoak:
- Zuretzat Herritarren Harrera Zerbitzua (HAZ).
- Udaletxeko bulegoak.
- Udaltzaingoa.
Jende pilaketak saihestu nahian, bakarrik edo gehienez binaka sartu beharko dira bulegora artatuak izango diren pertsonak. Besteek kanpoan edo korridorean gelditu beharko dute beren txandaren zain.
Martxoko kultur eta kirol ekitaldi GUZTIAK bertan behera
- Ameztoy-ren erakusketa ikusteko bisita gidatua eta autobusa.
- Zineko pelikula emanaldi guztiak.
- Behar Zana elkarteak antolatutako 'Berdel pilota' festa.
- Aiztondoko Klasika txirrindularitza proba.
- Udalaren Ibilian programa.
- Oinkari Dantza Taldeak antolatutako Dantzari eguna.
- Kirol probak: eskola kirola, futbol partidak, pilota partidak, areto futbola eta kultur ikastaroak. Ikastaroak behin-behinean.