Koronabirusa

Adinekoei edota ezgaitasunen bat dutenei erosketak egiteko taldea

Aiurri 2020ko mar. 17a, 15:15

Amasa-Villabonako Onddo Gazte Asanbladak ekimen berria jarri du martxan, herriko adinekoei edota ezgaitasunen bat dutenei laguntza eskaintzeko. Ezintasun egoeran aurkitzen diren herritar horiei erosketak egiteko bolondres taldea sortu dute. Bolondres izateko, boluntarioakvillabona@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da. Laguntza eskatu ahal izateko, berriz, 693 018 569 telefono zenbakira deitu ahal izango da.

Eskualdeko hainbat herritan abiarazi dituzte antzeko ekimenak. Amasa-Villabonan, Onddo Gazte Asanbladako kideek abiarazi dute bolondres taldea. Adineko pertsonei edo ezintasunen bat dutenei zuzendutako ekimena da. Haientzako erosketak egingo dituzte taldean izena ematen dutenek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!