Sin Mala Intencion, Gorka Lizaso abeslari eta konpositore billabonatarra buru duen pop-rock proiektua da, eta abestiak maiatzean argitaratuko den disko berria aurkezten duela jakinarazi du. "Punto y seguido' singlea Spotify eta beste plataforma digitaletan entzungai dago, eta Rock Izar Records zigiluko Raul Quircek zuzenduriko bideoklipa ere YouTuben dago jada ikusgai".