- Herritarren parte-hartze prozesua behin-behinean etenda
Udaleko prozedura guztien epeak etenda daude. Ondorioz, hilabete hasieran martxan jarritako herritarren parte-hartze prozesua ere etenda geratzen da behin-behinean.
Osasun-larrialdi egoera hau amaitzean, herritarren parte-hartzerako Udal batzordea bilduko da eta epe berriak jakinaraziko ditu.
- Organikoaren eta errefusaren edukiontziak zabalik
Udalak organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzea erabaki du, herritarrek txartelik gabe erabili ahal izan ditzaten. Erabaki hau Tolosaldeko Mankomunitatearekin elkarlanean hartu da, adituen iritziari kasu eginez. Neurri berezi honen helburua lurrean utzitako poltsen bitartez gerta litekeen koronabirusaren hedapena saihestea da.
Herritarrei eskatzen zaie, mesedez, hondakinak edukiontzien barrura bota ditzaten eta saia daitezela poltsak egunero ez ateratzen.
- Autoak aparkatzeko zona mugatua ere bertan behera geratzen da
Villabonako herriguneko ordubeteko aparkatzeko zona mugatua ere bertan behera gelditzen da. Beraz, autoa behar den denbora guztian eduki ahal izango da aparkatuta, inolako mugarik gabe.