Koronabirusa

Baserritarren azoka mantendu egingo dute

Aiurri 2020ko mar. 20a, 12:05

Astearte goizetan Berdura plazan egiten duten nekazal produktuen azoka mantendu egingo duela jakinarazi du Amasa-Villabonako Udalak. Segurtasuna bermatzeko, aldaketa batzuk egingo dituzte: 

Hauxe, Amasa-Villabonako Udalak sare-sozialetan zabaldutako mezua: "Astearteko nekazal produktuen azoka mantendu egingo da. Baserritarrek bizi duten egoeragatik, zentzuzkoa da. Prebentzio neurriak: Postuen arteko distantzia handituko da, lurrean markak jarriko dira metro eta erdiko distantzia mantentzeko, eta eskuak garbitu beharko dira".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!