Koronabirusa

Arroako auzotarren omenaldi eta agur beroa

Arroa auzoko bizilagunek omenaldi beroa eskaini diote atzo zendu zen auzokideari. Iluntzean, balkoietan bilduta, gogoan izan dute Fermin Aristondo, eta kantuz agurtu dute. Bihotz-bihotzetik eskainitako txalo zaparradarekin amaitu da ekitaldi polit eta hunkigarria, auzoen babesa eta gertutasuna agerian utzi duena.

Lerro hauen bidez, besarkada beroa familiako kideei.

Bideoa: Amaia Semperena.
Bideo-edizioa: Olatz Lasa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!