Koronabirusa

Amasa-Villabonako hilerria, itxita

Aiurri 2020ko mar. 26a, 15:17

Udalak hiletetan asistentzia zorrozteko neurriak ezarri eta Amasako udal hilerria itxi du. Ohar bat zabaldu du Udalak, neurri horren berri emateko:

Villabonako Udalak hileta-agurretanasistentzia zorrozteko neurriak ezarriko ditu eta udal hilerria itxita mantenduko du.

 Zeharkatzen ari garen koronabirusaren pandemiaren aurrean, hileta-agurrak COVID-19 birusaz kutsatzeko foku izan ez daitezen, eta hilerrian lan egiten duten langileen segurtasuna eta osasuna bermatzearren, Villabonako Udalak gizarte-ordena guztietan aplikatzen ari diren asistentzia murrizteko irizpideak aplikatuko ditu. Horrela, hildako hurbilekoen agurrak intimitaterik zorrotzenean egingo dira, eta hilerrian errespontsu labur bat baino ezin izango da egin, gehienez ere 15 pertsonarekin, zorrotz gorde beharko delarik gutxienez metro eta erdiko segurtasun-tartea.

Erraustegietan, errausketa-labearen kanpoko aldean egingo dituzte agurrak (aretora sartu gabe), eta gehienez ere 10 lagun hartuko dituzte, betiere zorrotz gorde beharko delarik gutxienez metro eta erdiko segurtasun-tartea.

COVID-19k hil dituen pertsonen familiek eta hurbilekoek ezingo dute lurperatzera edo erraustera joan. Azkenik, gogoan izan Amasan dagoen udal hilerria jendearentzat itxita egongo dela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!