COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, espainiar estatuak emandako 2020/463 Errege Dekretua eta martxoaren 29ko 2020/10 Errege Dekretu-Legea eta, bereziki, bere lehen xedapen gehigarria kontuan izanik, Amasa-Villabonako udalak ezinbestekotzat dituen zerbitzu publikoen zerrenda onartu du 2020-162 Alkate Dekretuaren bidez.
Udalak mantendu beharreko ezinbesteko zerbitzu publikoak honakoak dira:
- Udaltzaingoa.
- Gizarte zerbitzuak.
- Garbiketa zerbitzuak.
- Obra-brigada, garbiketa eta gizarte zerbitzuei laguntza emateko eta premiazkoak diren gainerako lanak burutzeko.
- Hilerria.
- Idazkaria eta kontu-hartzailea, oinarrizkoak diren gaietarako.
- Ezinbesteko zerbitzu horiek funtzionamenduan egoteko beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa, hala nola premiazko telefono-arreta.
Zerbitzu horietako langileak aurrez aurre lan egin ahal izango dute, telelanaren bidez lan horiek burutu ezin dituztenean.
Ezinbesteko zerbitzu publikoetan lan egiten ez duten gainerako udal langileek telelanaren bidez etxetik lan egin ahal izango dute.
Dekretua hemen kontsultatu daiteke: 2020-162 Alkate dekretua