Koronabirusa

Kulturaz gozatzeko aukera etxetik

Aiurri 2020ko mar. 30a, 12:30

Amasa-Villabonako Udalak zenbait kultur ekintzez etxetik gozatzeko aukera eskaini du, hala nola, dokumentalak, antzezlanak, ikastaroak...

DOKUMENTALA

'Muga deitzen da pausoa' dokumentala - Martxoak 31

Hizkuntza: Euskara | Azpitituluak: Gaztelera | Iraupena: 79 min. | Zuzendaritza: Maider Oleaga.

Bi emakume Donostiako etxe zahar batean elkartuko dira. Bata bizirik dago eta zinemagilea da; besteak Elvira Zipitria Irastorza du izena, eta 1982an hil zen. Zinemagilea konturatuko da presentzia ikusezin batez beteta duela bizilekua, hainbat oihartzun ia-ia sumaezinez.
Francoren diktaduraz geroztikoak dira hotsetako batzuk; garai hartan, euskara-eskola klandestino bat sortu zuen Elvirak.

***Pelikula martxoaren 31ko 20:00etatik 00:00etara bakarrik egongo da ikusgai.

Pasahitz: mugavillabona

[Ikusi dokumentala]

#AmasaVillabonaEtxetik ARGAZKI BILDUMA

Norberaren etxean edo etxeko balkoi edo leihotik ateratako argazkiak bidali behar dira, martxoaren 29tik apirilaren 3ra bitartean.

Jasotako argazki guztien artean hiru sari zozketatuko ditu Amasa-Villabonako Udalak: 200 euroko hiru saski, Villabonako establezimenduetako produktuez osatuta.

Argazkiak lau modu hauetan bidal daitezke:

  • -amasavillabonaetxetik@gmail.com e-mailera bidalita.
  • Villabonako Udaleko Facebook kontura bidalita, #AmasaVillabonaEtxetik traolarekin.
  • Villabonako Udaleko Twitter kontura bidalita (@VillabonakoUdal), #AmasaVillabonaEtxetik traolarekin.
  • Villabonako Udaleko Kultura Sailaren Instagram kontura (@villabonakultura), #AmasaVillabonaEtxetik traolarekin.

Jasotako argazki bakoitzari zenbaki bat emango zaio. Zozketa bidez hiru zenbaki aukeratuko ditu udalak, eta horiek izango dira sarien irabazleak. Apirilaren 6an publiko egingo da zozketaren emaitza. Bildutako argazkien artean aukeratutakoekin, bideo bat egingo du udalak artean zabaltzeko.

SANTIO JAIETAKO KONTZERTUKO TALDEA AUKERATZEKO BOZKETA

Uztailaren 28an, asteartea, kontzertua izango da, jaietako Gazte Egunaren barruan. Aurten, aurreko urteetan bezala, herritarrek kontzertu horretan parte hartuko du(t)en taldea(k) aukeratzeko aukera izango dute telematikoki egingo den bozketa bidez.

Musika-taldearen aukeraketa bi fase desberdinetan burutuko da:

Lehen fasean, taldeak proposatzeko aukera izango dute herritarrek, baldin eta Amasa-Villabonan errol datuta badaude eta 2006. urtean edo lehenago jaioak badira. Horretarako, talde baten izena proposa dezake herritar bakoitzak ondoko e-mailera idatzita: kontzertubozketa@gmail.com. Taldeak proposatzeko epea martxo aren 28an hasi eta apirilaren 3an 00:00etan bukatuko da. Herritar bakoitzak behin bakarrik proposa dezake talde bat (ez gehiago), bere izen-abizenak emanda.

Behin proposatutako talde guztiak dauzkagunean, konprobatuko da ea talde bakoitzak ondoko bi baldintza hauek betetzen dituen:

  1. Uztailaren 28an Villabonan jo ahal izatea.
  2. Ekintza horretarako jarri den udal aurrekontuan sartzea.

Bigarren fasea ondoren hasiko da, eta bertan bi baldintza horiek betetzen dituzten proposamenen artean bozkatu beharko da.

KULTUR IKASTAROAK

Sukaldaritza - Javi Rivero

Lehen bideo honetan, Amasa-Villabonako sukaldariak errezeta erraz bat prestatu digu, adin guztietakoek egiteko modukoa.

Pintura - Urkiri Salaberria

Pintura ikastaroetako irakasleetako batek marrazketako oinarrizko teknika bati buruzko bideo bat prestatu digu, zirriborroaren ingurukoa.

ANTZERKIA ONLINE

Euskal musikarien benetako istorioa - EZ DOK HIRU

Autorea: Patxo Telleria | Zuzendaria: Jokin Oregi | Aktoreak: Mikel Martínez, Patxo Telleria | Musikariak: Adrián García de los Ojos, María Arriaga, Iván Allue.

Villabonako Gurea antzokian izan genuen antzezlana,  guztiz gomendagarria bertan ikusterik izan ez zutenentzat edo berriz ikusi nahi dutenentzat. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez...
Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasunadario.

Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean.

Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.

Último tren a Treblinka - VAIVEN PRODUKZIOAK

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo | Gidoia: Patxo Telleria.

HAURRENTZAKO ANTZEZLANA

Zuzendaritza: Dejabu panpin laborategia | Antzezleak: Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga.

Didi eta Gogo dira Azken Portuko biztanle bakarrak, eta denbora luzea da ez dutela barkurik ikusi itsaso zabaletik portura iristen. Gogo
zaharrak ez du jada egun hura gogoratzen. Dena den, Didi gaztearen jakinminak Gogoren oroimenetan murgiltzera eramango gaitu, Euskal Herriko arrantzaleen garaiak, Enbata barkuaren azken bidaia eta Krixpin gaztearen abentura zoragarriak bizituko ditugu.

[KULTUR PROGRAMAZIOA DESKARGATU]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!