Koronabirusa

Txalo zaparrada eta omenaldia, Amasa-Villabonan

Aiurri 2020ko mar. 30a, 22:04

Iluntzero bezala, iluntzeko 20:00etan balkoira atera dira billabonatarrak, osasungintzako langileei txalo-zaparrada eskaintzera. Gaurkoan, Gurutze Gorriko anbulantziak Santio egoitzara gerturatu dira, euren sirenak piztuta, bertako langileei omenaldia eskaintzera. Larre auzotik hartu dituzte irudiok.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!