Koronabirusa

'Xalbadorren heriotzean' kantua ozen abestu dute billabonatarrek

Aiurri 2020ko api. 1a, 21:33

Villabonako auzo eta kale ezberdinetan entzun ahal izan da 'Xalbadorren heriotzean' kantua. 21:00etan etxeko balkoietara irten, eta kandela edo linternaren argitan abestu dute herritarrek koronabirusaren eraginez bizitza galdu duten bi herritarrak omenduz, Fermin Aristondo Artola eta Maria Jesus San Sebastian Oyarzabal.

Eskerrik asko bideoak bidali dizkiguzuen herritar guztiei!!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!