'Hitzak' kantuaren bideoklipa aurkeztu du Habi musika taldeak

Aiurri 2020ko api. 3a, 10:15

Aitor Irulegi marrazkilariaren kolaborazioa izan du bideoklipak, bere marrazkiekin animazioak sortuz. Habi taldeko kide diren Jon Ander Artola eta Yerai Gascon billabonatarrek adierazi dutenez, "egoera berri honetan euskal kulturak sekulako kolpea jasan duela nabaria da. Hala ere, horrek formatu konbentzionaletatik atera eta eraberritzera ekarri gaitu. Euskal kultura bizirik dagoela argi dago".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!