Aste Santuko oporretan etxean txikienekin jolasteko ekimena da 'Amavi Erronka'. Haurrak etxez etxe komunikatzea ere bilatu nahi du Amasa-Villabonako Udalak ekimen horren bitartez.
Egunero erronka bat
Apirilaren 8tik 19ra bitartean egunero erronka bana luzatuko da txikienekin gainditzeko. Orotara, 12 erronka gainditu beharko dira eta guztiak gainditzen dituztenei saria bidaliko zaie etxera.
Erronkak gainditutakoan ateratako argazkiak eta bideoak bidaltzeko bide ezberdinak daude:
- Facebook: #12erronka traola erabilita edo 'Amavi Erronka' erabiltzailea etiketatuta.
- Instagram: #12erronka traola erabilita.
- Helbide elektronikoa: amavierronka@gmail.com
Amasa-Villabonako Udalak egunero bideo bat osatuko du jasotako materialarekin.