Koronabirusa

Txaloen ostean 'Begitara begira' kantua abestu dute Villabonan

Aiurri 2020ko api. 7a, 21:17

Konfinamenduan etxean gauden honetan, 20:00etako ohiko zita bihurtu da balkoira atera eta txaloak eskaintzea koronabirusaren aurka lanean ari direnen alde, hala nola, medikuei, erizainei, garbitzaileei, suhiltzaileei, merkatariei... Gaurkoan txaloen astean Vendetta taldearen 'Begitara begira' kantua abestu dute Malkar plaza inguruko bizilagunek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!