Amavi Erronka

'Amavi Erronka' ekimenaren hirugarren erronka: artelana

Aiurri 2020ko apirilaren 10a

Amasa-Villabonako Udalak abian jarritako 'Amavi Erronka' ekimeneko hirugarren erronkak artista lanetan jarriko ditu etxeko txikienak. Bixente Ameztoy artista billabonatarraren lanak irudikatu, eta amavierronka@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dira egindako lanen argazkiak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!