Atzo jarri zen abian Amasa-Villabonako Udalak antolatu duen 'Amavi Erronka' ekimena. Herritar ugarik bete zuen lehenengo erronka hori, alegia, eskuetan birusak margotu ondoren, eskuak ondo garbitzea. Jarraian, parte-hartzaileek bidalitako bideoekin Udaleko kideek osatu duten bideoa. Bihar zabalduko da gaurko bigarren erronkarena.