Sutea izan da goizaldean Larrea auzoko edukiontzi batean

Aiurri 2020ko api. 13a, 11:53

Argazkia: Amasa Villabonako Udala.

04:10 inguruan gertatu da sutea Larrea auzoko 15. zenbakiaren ondoan dagoen edukiontzian. Suhiltzaileak berehala etorri dira eta sua itzaltzea lortu dute.

Amasa-Villabonako Udalak oharrean adierazi duenez, "suteak bertako edukiontzi guztiak kiskaltzeaz gain, kalteak eragin ditu ondoan aparkatuta zeuden hiru autoetan gutxienez. Zorionez, suteak ez du inolako eraginik izan ondoan dagoen Santiago egoitzan".

Ertzaintzak Amasa-Villabonako Udalari jakinarazi dio zantzu guztien arabera sutea eragindakoa izan dela. Izan ere, beranduago Zizurkilgo Azken Portu auzoan edukiontzi gehiago erre dira. Gertakaria ikertzen ari dira.

Udalak gogor salatu du gertakaria eta elkartasuna adierazi die beren autoa kaltetuta suertatu zaien herritarrei. Era berean, sutearen berri eman duten bizilagunei eskerrak eman nahi dizkie, eta baita, "gure begirunea adierazi nahi diegu suteak loa eta atsedena galarazi dien Larreako eta inguruko bizilagunei".

Argazkia: Amasa-Villabonako Udala.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!