Konfinamenduan zehar irakurzaletasuna sustatzeko eta irakurleak diren herritarrei liburuak eskuragarri jartzeko, Amasa-Villabonako Udalak eta liburutegiko arduradunek liburutegiko liburuak etxera eramateko zerbitzua jarri dute martxan.
Horrela, norbaitek libururen bat etxean irakurri nahi badu liburutegira deitu eta udalean osatu den boluntario taldearen bidez, bere etxeraino eramango zaio, beti ere segurtasun neurri guztiak betez (boluntarioek eskularruak eta maskarila erabiliko dute eta ahal den guztietan zuzeneko kontaktua saihestuko da).
Norbaitek liburutegiko libururen bat etxean izan eta bueltatu nahi badu, liburua etxera eramango dion boluntarioari eman eta berak liburutegira eramateko aukera ere izango da.
- Eskaera egiteko telefonoa: 943 69 32 24.
- Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.