'Amavi Erronka' ekimena iritsi da amaierara. Hamabigarren probarekin amaituko da, egunero-egunero herriko haur eta gaztetxoak egiteko baten aurrean jarri dituen ekimena. Dantza eginez amaituko dute. Proposatzen den Interneteko lotura sakatu, eta egiten dituzten mugimenduak irudikatuz. Bihar zabalduko da azken erronkako bideoa.