Kazolak astindu dituzte, haurrek kalera ateratzeko aukera izan dezaten

Aiurri 2020ko api. 17a, 19:07

Luze doa konfinamendua eta haurrek kalera ateratzeko beharra dute jada, haizea hartzekoa. Herri eta hiri ugaritan ari dira leiho nahiz balkoietatik eskaera hori egiten. Ordutegi ezberdinetan: eguerdiz nahiz arratsaldez. Gaur arratsaldeko 18:00etan, esaterako, Villabonako kaleetan egin da dei hori. Malkar plaza eta Kale Berrian ateratako argazkiak eta bideoa ikusgai, albiste honen baitan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!