Etxeetako balkoi eta leihoak derbi handirako apainduta

Ainhoa Arozena 2020ko api. 18a, 16:19

Gaur gauean zen jokatzekoa Kopako finaleko partida, Reala eta Athleticen arteko derbi handia. Ez da halakorik izango, baina zaletuek ez dute inondik ere ahaztu hitzordua. Eguerdian giro polita nagusitu da Amasa-Villabonako kaleetan.

Eguzki goxoa lagun, trikiti eta bestelako doinuak entzun dira eguerdian. Herritar askok euren balkoi eta leihoak apaintzeaz gain, Realeko kamisetak jantzi eta argazkiak ateratzeko gogoz azaldu dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!