Amasa-Villabonako Udalak antolatutako 'Amavi Erronka' ekimenari amaiera emateko ekintza izan da trikitilarien kalejira. Aste eta erdiz hamabi erronkatan parte hartu duten haur, gaztetxo eta familiei eskerrak emateko ekintza.
Jota eta Lierni trikitilariek igande arratsaldea alaitu dute Villabonan. Maskarak ahoan eta txapelak buruan, kalez kale ibili dira. Igande arratsalde grisa koloreztatu dute, musika doinuekin auzo eta plazak alaituz. Txaloka hartu dituzte herritarrek, eta irrintzi ugari bota ere bai. Bat baino gehiago animatu da balkoian dantza egitera ere.