Bideoak ikusi besterik ez ekimenak izan duen erantzun zabalaz ohartzeko. Eta atzo arratsaldean, sekulako sorpresa eskaini zieten ekimenaren antolatzaileek herritarrei. Erronkei amaiera eman eta parte-hartzaile nahiz familiei eskerrak emateko, Jota eta Lierni trikitilariak kalez kale eta auzoz auzo ibili ziren trikitia eta panderoa astinduz. Etxealdiaren baitan, balkoi eta leihoetatik txaloka, irrintzika eta dantzan eskertu zuten herritarrek ekimena.