Koronabirusa

Herriko merkataritza babestearen aldeko aldarria

Aiurri 2020ko api. 21a, 10:48

Villabonan zabalik dauden saltokiek ordutegiak murriztu behar izan dituzte.

Hilabete pasatxo beren dendak itxi beharrean aurkitu dira Villabonako merkatari ugari. Bideoan Villabonako merkatari txikiak agertzen dira koronabirusak eragindako osasun larrialdiaren aurrean beren egoera nolakoa den azalduz, eta herritarrei mezu zuzena luzatu diete, alegia, herriko komertzio txikietan egiteko erosketak.

Oria Merkatarien Elkarteko kide diren eta irekita dauden denden ordutegiak hauek dira:

Basajaun liburu-denda: 10:30-13:30.

Tinta inprimategia: 10:00-13:00.

Amasa okindegia: 07:00-14:00

Optika Villabona: Larrialdiak 943 111 840

Labezain okindegia: 07:00-14:00

Sahatsa belardenda: 09:00-19:00

Kazetaria: 05:30-13:00

Farmazia: 09:00-22:00

Pepi janari-denda:
Astelehenetik ostiralera 08:00-13:30 eta 17:00-20:30
Larunbata 08:00-13:30
Igandea 09:30-12:30

Aranburu ardoak: 08:30-13:30

Musturinea harategia: 08:30-13:30

Lider gozotegia: 09:00-13:30

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!