Zenbait egunez ospitaleratuta egon ondoren, gaur jaso du sendagiria Mariano Rojasek. Larrea auzoko balkoi eta leihoetan zain zeuzkan bizilagunak, ongietorri goxoa eskaintzeko prest. Hunkituta eta eskertuta agertu da Mariano bizilagunen artean.
Etxerako bidea hartu aurretik ere, esker onezko hitzak izan ditu Marianok. Maria Cristina hotelean hartu du hitza, osasun arloko langile guztiei eskerrak emateko. Gazteleraz badago ere, hona hemen bere hitzak jasotzen dituen bideoa.