20:00etan puntuan iritsi dira Andoaingo Gurutze Gorrikoak Santiago Egoitza parera. Ordurako egoitzako aitona-amona batzuk kanpoan zeuden zain aulkietan 20:00ak iristeko gogotsu. 'Resistire' abestia entzun orduko 'Eskerrik asko' ipintzen duen kartel handi bat atera dute langileek kalera auzotarrei egunero txalo zaparraden bitartez ematen dituzten animoak eskertzeko. Kantuaren ostean, "Koronabirusa, kanpora" ohikatuz amaitu dute bizilagunek gaurko eskertza.