Haurrekin kalera ateratzeko Udalaren aholku eta gomendioak

Aiurri 2020ko api. 24a, 16:33

Igandetik aurrera haurrek kalera ordubetez lagunduta ateratzeko aukera izango dute. Pandemia oraindik kontrolpean ez dagoenez, Amasa-Villabonako Udalak hainbat gomendio luzatu du haurren irteera ahalik eta modu ordenatuenean egin dadin. Familia bakoitzak ahal duen neurrian errespetatzeko ordutegiak eta bi ibilbide proposatu dituzte.

“Saiatu bakoitza bere etxe inguruan ibiltzen, espazio zabalak hobetsi, eta proposatutako ibilbideak beti proposatzen den norantzan egin”, horiexek, guztien onerako, zabaldu dituzten gomendio nagusiak.

-Espazio zabal irekietan ibiltzea lehenetsi: Espaloi estuak (adibidez Kale Berria), erosketa lekuak eta ilarak saihestu.

-Adinkako ordutegi proposamena:

  • 0-6 urte: 09:00-13:00
  • 7-9 urte: 13:00-17:00
  • 10-12 urte: 17:00-19:00
  • 13-14 urte: 19:00-21:00

*Ordutegi hori betetzeko zailtasunak dituzten familiei kalera eguneko edozein momentutan irten daitezkeela gogorarazi diete Udal ordezkariek.

-Egokiak izan daitezkeen ibilbideak:

  • Etxeondotik Otsabira, Amasatik pasata: Larrea, zubia, Arantzabi, Amasa, Villabona
  • Arratzaingo buelta: Txermindik igo eta Otsabira jaitsiz.

*Ibilbide horiek aipatutako norabidean egitea gomendatzen da, haur eta familia gehiagorekin ez gurutzatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!