Koronabirusa

Jota eta Lierni trikitilariak arratsaldea girotzen ari dira Villabonan

Aiurri 2020ko api. 25a, 16:59

Aurreko asteburuan bezala, gaurkoan ere udaltzainen babesean herria trikitixa eta pandero doinuez alaitzen aritu dira Jota eta Lierni. Trikiti doinua entzun orduko bizilagunak balkoietara atera dira txaloak eskaintzera. Ondoren, udaltzainak eskerrak eman ditu etxean geratzeagatik eta orain arte moduan udalak emandako jarraibideak jarraitzeko eskatu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!