Koronabirusa

Festa polita egin zuten Larrea auzoko bizilagunek

Aiurri 2020ko api. 26a, 10:21

Lehengo larunbateko euskal festak izan zuen arrakasta ikusirik, berriz ere jai giroan murgiltzeko deia zabaldu zuten Amasa-Villabonako Larrea auzoan. 1960ko hamarkadan murgilduta ibili ziren bizilagunak, gustura. Garaiko jantziak soinean, balkoi eta leihoetara atera ziren, festa giroa elkarrekin bizitzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!