Covid-19aren osasun larrialdia hasi zenetik, Udalak salmenta postu hauek ez ezartzea erabaki zuen jende pilaketak ekiditeko, baina baimentzea erabaki du orain. Izan ere, elikagaien salmenta baimendua dago eta postu kopurua mugatua denez, beharrezkoak diren segurtasun neurriak ezartzeko baldintzak betetzen dira. Errebote plazak duen zabalera kontuan hartuta, guztira gehienez zazpi salmenta postu ezarriko dira.
Besteak beste, fruta, fruitu lehorrak, gozoak, olibak, txerrikiak edota oilasko erreak erosi ahal izango dira, herritarrentzat ezagunak diren postu hauetan. Astearteko merkatura gerturatzen den jendeak ondo ezagutzen dituzten produktuak.
Segurtasun neurri zorrotzak:
Oraindik Covid-19aren pandemia kontrolaturik ez dagoenez, Udalak segurtasun neurri zorrotzak ezarriko ditu:
- Postuen arteko banaketa espazioa gutxienez 4 metrokoa izango da.
- Postu bakoitzaren aurrealdean, lurrean markak ezarriko dira bezeroen artean 2 metroko distantzia egon dadin.
- Saltzaile guztiek EPIak erabiliko dituzte (gutxienez maskarak eta guanteak).
- Alkoholdun xaboiak ezarriko dira erosketak egin aurretik eskuak garbitzeko.