EkonoVID

Amasa-Villabonako Udalak herriko merkataritzako eta ostalaritzako laguntzak onartu ditu

Aiurri 2020ko mai. 7a, 15:53

Eskaerak egiteko epea maiatzaren 8tik 18ra bitartekoa da.

Aurkeztu beharreko dokumentuak
Amasa-Villabonako Udalak laguntza eskatu eta jasotzeko prozedura erraztu nahi izan du tramitazioak ahalik eta gehien murriztuz. Ondorioz, eskera egin behar izango duten merkatariek eta ostalariek bi inprimaki bete eta agiri bat aurkeztu beharko dute.

  • Laguntza eskatzeko inprimakia. Deskargatu
  • Zinpeko Aitorpena egiteko bete beharreko inprimakia. Deskargatu
  • Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren Alta historikoaren dokumentua. Txikizkako merkataritza edo ostalaritza jarduera burutzen duela egiaztatzen duena.

Dokumentazioa aurkezteko aukerak
Bi aukera posible:

  1. Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan, aurretiazko hitzorduarekin. Hitzordua hartzeko zuretzat@villabona.eus helbide elektronikoara idatzi edo 943 692 100 telefonora deituz hartu daiteke. Bulegoan bertan aurkeztu ahal izango da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren alta historikoaren dokumentua eta inprimakiak bertan bete daitezke, behar izanez gero, udal langileen laguntzarekin.
  2. Telematikoki edo posta elektroniko bidez. Albistean deskargatzeko ezarri ditugun inprimakiak deskargatu. bete, eskaneatu (edo argazkia atera) eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren alta historikoaren dokumentuarekin batera zuretzat@villabona.eus helbidere bidalita.

[DIRU LAGUNTZEN OINARRIAK]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!