Koronabirusa

Asteburu honetan hasiko dira mezak Jesusen Bihotza parrokian

Aiurri 2020ko mai. 11a, 18:05

Asteburuko mezak ospatzen hasiko dira: larunbatetan 19:00etan, eta igandetan, 11:15etan.

Nolanahi ere, adin handiko pertsonei eta arrisku taldeko direnei, mezak komunikabideen bidez jarraitzeko gomendioa luzatu diete.
Parrokiak agintariek emandako osasun eta segurtasun neurriak betetzeko konpromisoa agertu du. Ondorioz, elizan 78 eserleku izango dira, eta argi markatuta daude elkarrengandik 2 metroko distantzia gordetzeko, sarreran eta irteeran gela eskainiko da. Horrez gain, mezetan parte hartuko duten guztioi etxetik musukoa edo maskarilla ekartzea eskatzen diegu.
Lehenengo fasetik aurrera posible izango da hildakoen aldeko hiletak ospatzea. Beti ere aipatutako aforo, osasun eta segurtasun neurri guztiak betez.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!